XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URRUGNA. ARRAPOSTU BAT

Jaun kazeta egilea, agorrilaren 23-an kazeta komunicht batean itsuski jazarri zaizkit, eldarra dariotela. Nahi izan naute desohoratu, eta ene aphezgoa belztu, gezur uhaldika. Igorri diotet zor zaioten arraspostua. Ager-araz zadatu othoi zure astekarian hel-arazi dioten bezala, erdaraz. Denek behar dute jakin nun nor diren egiazko nahasiak eta herri-nahasleak.

Berriz haste...

Duela zonbait ilabethe, aficha herratsu batzu gure eskola girichtinoen kontra emanak, gauaz, ilhun beltzean, plazako argi guziak hil-eta. Zer kuraia!!!

Aldi huntan kazeta gorri-beltz batean, artikulu bat gezur eta kalumniaz orhatua, izenik eta zinadudarik gabe... Zer bihotza!!!

Gisa hortako jendetarik heldu diren laido eta afruntuen jasaitea ongiari buruz, zer atsegina!

J.B.E.

AINHOA

Buruileko meza izain da kaperan larunbat 8-an, 8-ak et'erdietan, Ama Birjinaren sortze sainduaren besta egunean.